Albisteak

 

 

Hurrengo asteetan, Gatikako Udalak bi pertsonentzako behar eskaintza argitarako dau Lanbiden. Postuak peoi beharrak egiteko izango direz; beharraldi erdirako eta hiru hilabetez.

lnteresata dagozenek aldez aurretik Lanbiden izena emonda egon beharko direz, ERAIKUNTZA PEOI edo INDUSTRIA ERAIKUNTZA PEOI moduan. Beharlekuek betetako herritar honeek lehentasuna eukiko dabe: DBE prestazinoa jasotzen dabenek, andreek eta 55 urte baino gehiago daukien pertsonek. Betekizun honeek betetan ez dabezan pertsonarik egon ezean, bestelako langabetuek aukera eukiko dabe. Ezin izango dabe postua bete azken lau urteetan Eskualdeko Enplegu Planaren bitartez iada kontratatuak izan direzen pertsonek. Prozesuak eta azterketak irailetik aurrera egingo direz.