Albisteak

 

 

Gatikako Udalak txakurren gorotzak batutea derrigorrezkoa dala azpimarratu gura dotze herritarrei, txakurren kaka ez baita lur-ongarria. Betekizuna errazteko Garai eta Sertutxan hiru ontzi dauz. Bide batez, Hondakinen eta Lur Kutsatuen, uztailaren 28ko 22/2011 Legean gorotzak ez batutea arau-haustea dala eta 900€ arteko isuna ipini daikeela ezarriten dala gogorarazo gura dau.

Udalak herritarrentzako txakur-gorotzak batuteko poltsak dekoz dohan.

Era berean, herria garbi eukiteko, arduratsu izan eta txakur eta gizakien arteko bizikidetza hobatuteko, txakurrak identifikatuta, erroldatuta eta hezita euki behar direzela azpimarratu gura dau.