Albisteak

 

Gatikako Udalak ordenantza bidez arautu gura dau Auzotaxiaren erabiltzaileentzako udal laguntzen zerbitzua, beti bere onuradun izateko ordenantzan zehaztutako baldintzak betetzen badabez. 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Prozedurari buruzkoak, 133 artikuluan zehazten dauenagaz batera kontsulta publikoa egingo da iragarki hau web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik kontetan hasita 10 eguneko epean, afektatu izan daitekeen edozein herritar edo ordezkaritza gehien daukaten alkarteek euren eretxia emon daien hurrengo gaien ganean:

a) Ekimen honegaz konpondu gura diren arazoak.
b) Araudia onartuteko beharra eta aukera.
c) Arauaren helburuak.
d) Balizko konponbideak, bai arautu beharrekoak bai arautzeko beharrik ez daukatenak.