Albisteak

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoagaz lankidetzan, aholkularitza juridikokoa eskaintzen deutse Lurraldeko adinekoei Barakaldo, Balmaseda, Gernika, Getxo eta Durangon.

Zerbitzua debalde da eta honako arlo hauetan aritzen da:

- Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.

- Gizarte Segurantzako pentsioak, gizarte-prestazioak eta gizarte-zerbitzuak.

- Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.

- Kontsumoa, banka eta aseguruak.

- Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.

- Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.

- Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.

- Administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez dutenak).

* Arazo larriak direnean, konpon ditzakeen norbaitengana bideratu egiten direz. 

Zerbitzua Bizkaian erroldatuta dauzen 60 urtetik gorako pertsonentzako da.


Bulegoak

Aurretik hitzordua eskatuta, Gernika eta Getxoko bulegoetan astelehenetan 9:00etatik 11:00etara.

         - Gernika, San Juan Ibarra 5
         - Getxo, Konporte z.g.

Eta Barakaldo, Durango eta Balmasedako bulegoetan martitzenetan 9:00etatik 11:00etara:

         - Barakaldo, Fueros 4.
         - Durango, Askatasun Etorbidea 12
         - Balmaseda, Magdalena Pasealekua 2.


Informazioa eta aurretiazko hitzordua:

• Telefono honetara deituta: 94 406 80 00
• Laguntza bulegoan. Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo.
 www.bizkaia.eus/hitzorduak