Albisteak

 

 

AEK-k, Gatikako Udalak eta UEMAk, herriko euskerari bizia emoteko, EUSKARAREN BATZORDEA eratuko dau. Hau da, gure hizkuntzaren alde herrian behar egingo dauen pertsona taldea.

Aspaldiko urteetan, Euskadi mailan euskaldunen kopurua handitu egin da. Baina historikoki euskaldunak izan diren herrietan, aldiz, euskerak atzera egin dau. Gatikan, adibidez, argi ikusten da joera datu estatistikoetan.

     1991  2001  2011
 Ezagutza  %88,70  %77,40  %71,20
 Lehen hizkuntza  %83,00  %67,40  %52,80
 Etzeko hizkuntza  %75,10  %57,10  %37,20

Bestalde, 2017ko UEMAren datu soziolinguistikoen arabera euskeraren erabilera herrian bakarrik %26koa da. Nahiz eta hizkuntza ezagutzen dan, ez da kalean erabiltzen!

Hizkuntza gure nortasunaren parte da. Hizkuntza herriaren pentsamoldearen isla da; eta era berean, hizkuntzak talde horren ohiturak, balioak, sinesmenak… belaunaldiz-belaunaldi igortzen dauz. Gainera euskerea altxor biziduna dogu. Jatorria ezezaguneko hizkuntza isolatua da. Hizkuntza erromatarrak baino zaharragoa da, eta baita Europa gehienean gaur egun berba egiten diren indoeuroparrak baino.

Batzordearen lehenengo bilera zezeilaren 12an (astelehena) izango da, 19:00etan, liburutegian.
 
Beraz, euskera maite dozuen guztiok, persona ala alkarte (AEK, alderdi politikoak, autonomoak, dendariak, elkarteak, eskola, etorriberriak, gazteak, gurasoak, herritarrak, jai batzordea, nagusiak, Udala, UEMA…) !