Albisteak

 
Gaztetxokoak ibilbide barria hasiko dau 2018an. Jarduerak adin talde bitan banatuta egongo dira: KIDEGUNE (8-11 urte) eta GAZTEGUNE (12-17 urte). Hilean behin ekintza bereziak (tailerrak, mahai-borobilak, berbaldiak...) eta urteerak egingo dira behin banan. Ordutegia bardina izango da (barikuak, zapatuak eta domekak, 17:00etatik 20:00etara), baina Gaztegunea zapatuetan 21:00ak arte egongo da zabalik.

Bestalde, jarduerak pentsetako eta tokiaren funtzionamendua aztertzeko batzorde bat egingo da. Taldea erabiltzaile, begirale, guraso, udaletxeko ordezkariez osatuta egongo da, eta hiru hilabeterik behin batuko da. Batzordea urtarrilaren 7an (domeka) eratuko da.

2018an, Gaztetxokoa erabili leikien ume eta gaztetxoak 2010. urtetik 2002ra bitartean jaiotakoak dira. Lekuaren ganeko informazino gehiago: www.gatika.net