Urte guztietan legez, Gatikako Udalak eta
AEK-k euskera
ikasi edo hobatuteko ikastaro batzuk ipiniten dauz herritarren eskura. Hau da 2018-2019 ikasturteko eskaintza:
•
Euskara ziurtagiriak: 1. 2. 3. maila eta EGA (astean 6 ordu)
•
Euskalduntze eta Alfabetatze ikastaroak
•
Mintzapraktika
•
Autoikaskuntza
* Taldeak osatuteko beharrezkoa da ikastaro bakotxeko gitxienez 7 lagunek izena emotea.
Interesata dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean (94 615 1250) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian emon behar dare izena epearen barruan (
irailaren 28ra arte).
Gatikako Udalak diru-laguntzak emoten dotsez euskera ikasten daben herritarrei. Ikusi
diru-laguntzen atalean.