Albisteak

 
 
Urte guztietan moduan, garagarrileko udalekuetara izena emoteko epea zabalduten dau Gatikako Udalak. Honeek direz 2017ko udalekuen datu eta ezaugarri esanguratsuenak:
 

•   Izena emoteko epea maiatzaren 29tik bagilaren 9ra da.
 
120 plaza eskaintzen direz.
 
Umeak 4 taldetan banatuta egongo direz. Talde bakotxak aldez aurretik ezarritako gehienezko plaza kopurua dauka: A TALDEA (20 plaza), B TALDEA (30-40 plaza), C TALDEA (30-40 plaza) eta D TALDEA (30-40 plaza).
 
Tarifak BBK-ko 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakian ordaindu behar direz.
  
Izena emoteko epearen barruan, Gatikako Kultur Etxera ekarri behar direz izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria.
 
Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez. 
        
Plazak EZ direz ordenaren arabera emongo.


* Eskainitako plazak baino ume gehiago egon ezkeroan, lekuak zozketaren bidez emongo direz. 

2017ko udalekuei buruzko informazino guztia Udalaren web gunean, jagokon atalean, topa leiteke: www.gatika.net