Albisteak

 
 
2017. urtean bere, Gatikako Udalak Gurutze Gorriaren zaurgarritasun egoeran dagozen umeentzako jostailuak batzeko kanpainan parte hartuko dau

Jostailuak egoera ekonomikoa dala eta, Gabonetan seme-alabei opariak ezin erosi ahal deutsezan familiei emongo jakez; lehengo Gatikako etxeen artean banatuko dira, eta gero, Bizkaiko herrien artean.

Europar arautegiak eskatzen dauen moduan, jostailuak barriak izan behar dira; eta baita, ez sexistak eta ez belikoak bere, eta ahal dan neurrian, hezitzaileak.

Jostailuak bai Gatikako Kultur Etxean (liburutegian edo ludotekan) bai udaletxean batuko direz, abenduaren 15era arte.

* Jostailuak behar dabezan familiek Udaltxean emon behar dabe izena abenduaren 15a baino lehen (94 615 1201).