Albisteak

 

 

Gatikako udaleko Osoko Batzarrak 2014ko apirilaren 9an ospatutako  aparteko Bilkuran, errenta maila txikia daukaten familia-unidadeei Hiri Ondasun higiezinen gaineko zerga, Trakzio Mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko laguntzak emoteko arautzen duen Ordenantza onartu eban.

Laguntzak emoteko erespideak eta baldintzak, baita eskaerak egiteko azalpenak, aurkeztu beharreko dokumentazinoa eta beharrezkoak diren beste argibide batzuk udalaren gizarte zerbitzuetan galdetu leitekez edo ordenantzan ikusi.

Eskaerak udaletxera aurkeztu behar dira epearen barruan (zemendiaren 20tik abenduaren 3ra).