Albisteak

 
Lehenengo aldiz, aurtengo udabarrian Cydalima perspectalis, ezpeleko sitsa, organismoa ikusi da. Izurri honek kalte handiak egiten deutsoz Buxus spp-ri, izan bere, landareak hil egin leikez. Nahiz eta izurria ez izan kuarentenakoa, sano erasokorra danez, izurria ekitea komeni da esandako landarea babesteko. Bestalde, izurriak ez dauz beste espezie begetalak ukitzen.

Gehiago jakin gura izanez gero, Derioko Landare Babeserako Zentrora jo ezazue (tel.: 94 454 1009) edo kontsultak egin daitezke posta elektronikoko helbide honetan: sanidad.vegetal@bizkaia.eus.