Albisteak

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoagaz lankidetzan, bost bulegotara zabalduko dau orientazino juridikoko zerbitzua. 2017ko garagarrilaren 3tik aurrera, zerbitzua Barakaldo, Balmaseda, Gernika, Getxo eta Durangoko bulegoetan emoten da.

Zerbitzua doakoa da eta oinarrizko aholkularitza juridikoa ematen dau: zalantzak argitu, eta beharrezkoa bada, arazorik larrienak konpon daikiezen norbaitengana bideratu. Zehazki, honako arlo honeetan arituko da:

• Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
• Gizarte Segurantzako pentsinoak, gizarte prestazinoak eta gizarte-zerbitzuak.
• Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
• Kontsumoa, banka eta aseguruak.
• Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazinoa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
• Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
• Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
• Administrazinoen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez daukatenak).

Ekimena Bizkaian erroldatuta dauzen eta 60 urtetik gora daukiezan pertsonentzako da.

Zerbitzua Gernika eta Getxoko bulegoetan eskaintzen da astelehenetan 9:00etatik 11:00etara:

- Gernika (San Juan Ibarra 5)
- Getxo (Konporte z.g.)

Barakaldo, Durango eta Balmasedako bulegoetan martitzenetan 9:00etatik 11:00etara:

- Barakaldo (Fueros 4)
- Durango (Askatasun Etorbidea 12)
- Balmaseda (Magdalena Pasealekua 2)

Informazinoa eta aurretiazko hitzordua:

Telefono honetara deituta: 94 406 8000
Laguntza bulegoan (Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo)
www.bizkaia.eus/hitzorduak