Albisteak

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoagaz lankidetzan, bost bulegotara zabalduko dau orientazino juridikoko zerbitzua, Lurraldeko adinekoengana parajetuteko asmoz. 2017ko garagarrilaren 3tik aurrera, zerbitzua Barakaldo, Balmaseda, Gernika, Getxo eta Durangoko bulegoetan emongo da.

Zerbitzua doakoa izango da eta oinarrizko aholkularitza juridikoa emongo dau: zalantzak argitu, eta beharrezkoa bada, arazorik larrienak konpon daikezen nornorrengana bideratu. Zehazki, honako arlo honeetan arituko da:  

• Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
• Gizarte Segurantzako pentsinoak, gizarte-prestazinoak eta gizarte-zerbitzuak.
• Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
• Kontsumoa, banka eta aseguruak.
• Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazinoa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
• Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
• Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
• Administrazinoen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez daukatenak)

* Zerbitzua Bizkaian erroldatuta dagozen 60 urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izango dabe .

El servicio se ofrecerá, previa solicitud de cita, en las oficinas de:

Zerbitzu hori, aurretiazko hitzordua eskatu ondoren, bulego honeetan emongo da:

          Astelehenetan 9:00etatik 11:00etara:

          + Gernika. San Juan Ibarra enparantza 5.
          + Getxo. Konporte z.g.

          Martitzenetan 9:00etatik 11:00etara:

          + Barakaldo. Fueros kalea 4.
          + Durango. Askatasun etorbidea 12.
          + Balmaseda. Magdalena pasalekua 2.

Informazinoa eta aurretiazko hitzordua:

- Telefono honetara deituta: 94 406 80 00
- Laguntza bulegoan. Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo.
www.bizkaia.eus/hitzorduak