Albisteak

 

 

Gatikako Udalak eta UEMAk abian ipintzen dabe kanpaina herriko dendak, tabernak eta bestelako merkataritza-tokiak euskalduntzeko, berebiziko garrantzia daukatelako udalerriaren hizkuntza paisaian. Horretarako deialdia egiten deutse herriko merkatari, dendari eta tabernariei (bai ugazabei bai beharginei) tailer batetara etortzeko. Saioa ordu eta erdikoa da, euskeraz zein gazteleraz.

Tailerrean parte hartu gura dabenek izena Kultur Etxean emon behar dabe apirilaren 28a baino lehen.