Albisteak

 
 
Guztiontzat Gatikako Pentsionista eta Jubilatuen Elkarteak "Gatikan Alkarregaz" proiektua martxan ipiniko dau, boluntarioen bidez bakardadean dauzen herriko pertsonei gertutasuna eta laguntza emoteko.

Ekimenak laguntza etxean edo lantzean behinean, kanpoan kudeaketak egiteko, laguntzaren aukera emoten deutse mendekotasun edota ezgaitasun egoeran dauzen pertsonei, famili-lotura gitxi edota bakardadezko sentimendua daukatenei. 

Boluntario izateko prest dauzen pertsonek (18 urtetik gora) edo informazinoa jaso gura dabenek Guztiontzat alkarteagaz berba egin behar dabe:

 
Egoitza: Garai auzoa 2 - 48110 Gatika
Telafonoa: 685 710 551
E-posta: gatika.guztiontzat@gmail.com


Ekimenak Gatikako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren laguntza euki dabe.