Albisteak

 
 
Euskal Elkarteen Koordinakundeak, beste Saharako Herriarekiko Elkartasunerako Euskal Elkarteekin batera, Sahararen Aldeko 13. Euskal Karabana abiarazi dabe Tindoufen bizi diren saharar errefuxiatuentzako janaria eta garbitasun gaiak batzeko.

Karabanan parte hartu gura daben herritarrek janariak (arroza, pasta, azukrea, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan) eta garbitasun gaiak (konpresak) Kultur Etxean itxi behar dabez zezeilaren 15era arte.