Albisteak

 
 
Gatikako Udalaren Gizarte Zerbitzuak telelaguntza zerbitzua abiarazi dau herrian. Egitasmoa baldintza honeek betetzen dabezan pertsonei zuzenduta dago:

• Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei edota mendekotasun-egoeran edo arriskuan dagonezei (65 urtetik aurrera).
• Urritasun intelektuala, fisikoa, sentsoriala edo buru-gaixotasuna daukaten eta mendekotasun-egoeran dagozen pertsonei.
• Sozialki baztertua izateko arriskuan gagozen pertsonei.

Zerbitzu honetan interesatua dauzen herritarrek izena emon behar dabe udaleko Gizarte Zerbitzuan (94 615 1201 telefonoan).