Albisteak

 

 

Urdulizko ospitalerako zerbitzua errazteko, Bizkaibusek aldaketa batzuk egin dauz Gatikatik pasetan diren autobusetan. Urtarrilaren 1etik aurrera, A3531 SOPELA - MUNGIA - GATIKA linea Leioara arte ailegauko da; holan, gaur egun zerbitzua jasotzen daben udalerriez ganera, Berangok, Getxoko behealdeak eta Leioak bere izango dabe linea horren zerbitzua.

Horren ganera, linearen ibilbidea aldatuko da Mungian, eskualdeko beste udalerriak A3531 lineagaz hobeto konektatzeko. Aurrerantzean, LEIOA - Hospital de Urduliz Ospitalea - GATIKA - MUNGIA izango da linearen izen barria.