Albisteak

 
Badago prest 2017-2018 ikasturteko etenbako ikastaroen katalogoa (kirola, eskulanak eta pandero). Ikastaroak irailaren 18tik 22ra doan astean hasiko dira. Aurten, ikastaro barria antolatu da umeentzat: yoga.

Izena emoteko epea zabalik egongo da irailaren 4tik 16ra. Izena emon eta ordaindu, biak Gatikako Kultur Etxean egin behar dira (94 615 1250 o kulturetxea@gatika.eus).

Aurten ordainketak transferentziaz bere egin ahal izango dira, dirua kontu-zenbaki honetara sartuta: BBK-ko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103. Ordainketa egiterakoan, “Azalpena” atalean ikaslearen izen-abizenak eta ikastaroa ipiniko dira. Ordainketa egin eta gero, ordainagiria Kultur Etxera eroango da.

Informazino guztia, ikusgarri dago web gune honetako ikastaroak eta tailerrak atalean.