Albisteak

 
2017-2018 ikasturtean, Gatikako Berbalagunaren kide izateko izena emoteko epea zabaltzen da.

Berbalaguna euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei.

Taldea astean behin batzen da, eta berba egin ezezik, veste jarduera batzuk bere egiten dira: tailerrak, urteerak... Ekimena AEK-ko behargin batek koordinau eta dinamizatzen dau. 

Berbalagunean parte hartzeko, izena emon behar bai Gatikako Kultur Etxean, bai Mungiako AEK Kinttopeko euskaltegian edo online (www.praktikatu.org). Ekimena debalde da.

* Gatikako Berbalaguna AEK-k kudeatzen dau.