Albisteak

 
 
Aurten bere, Gatikako Udalak zaurgarritasun egoeran dagozen umeentzako jostailuak batzeko kanpaina egingo dau. 

Jostailuak egoera ekonomikoa dala eta, Gabonetan seme-alabei opariak ezin erosi ahal deutsezan familiei emongo jakez. Jostailuak, lehengo Gatikako etxeen artean banatuko direz, eta gero Bizkaiko herrien artean.

Europar arautegiak eskatzen dauen moduan, jostailuak barriak izan behar direz; eta baita, ez sexistak eta ez belikoak bere, eta ahal dan neurrian, hezitzaileak.

Jostailuak bai Gatikako Kultur Etxean (liburutegian edo ludotekan) bai udaletxean batuko direz, abenduaren 16ra arte.

* Jostailuak behar dabezan familiek Udaltxean emon behar dabe izena abenduaren 16a baino lehen (94 615 1201).