Albisteak

 

 

Gatikako Udaleko Osoko Batzarrak, 2014ko apirilaren 9an ospatutako aparteko Bilkuran, Errenta maila txikia daukaten familia-unidadeei Hiri Ondasun higiezinen gaineko zerga, Trakzio Mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko, laguntzak emoteko arautzen dauen Ordenantza onartu eban.

Bai laguntzak emoteko erespideak eta baldintzak, bai eskaerak egiteko azalpenak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta beharrezkoak diren beste argibide batzuk ordenantzan ikusi leikez udaleko web gunean (www.gatika.net) edo udaleko gizarte zerbitzuetan galdetuz.

Eskaerak Gatikako Udaletxean aurkeztu behar direz abenduaren 16a baino lehen.