Albisteak

 

 

Gazte Gehituk, Gehituko (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea) gazte arloak gizarteko LGTBI+fobiaren aurkako proiektua martxan ipini dau. 

2014-2015eko “Aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak ikasgeletan” txostenaren emaitzak aintzakotzak hartuta (non ikasleen %82ak egoera homofoboren bat ikusi dauela esaten baita), Gehituk ezinbestekotzat jotzen dau honeek ikusgarri egitea. Ekimenak akabuko urte eta erdian EAEn eginiko Ortzadar Liga kanpainaren ideia jarraituko dau, zeinak kirolean LGTBfobiaren amaitzea euki eban xedea. Orduan, liburuxkak banatu ziren genero biolentzia edo eraso gertaerak batzeko; aurten, egunkari birtuala egingo da diskriminazino mota guztiak ezagutzera emoteko, eta sare sozialak erabiliko direz egitasmoa zabaltzeko.