Albisteak

 
 
Gatikako Udala Tokiko Irisgarritasun Plana egiten ari da, irisgarritasuna ez dogu lotu behar mugikortasun arazoak daukazen pertsonekaz bakarrk, baita ikusmen, entzumen eta ulermen arazoak daukazenakaz bere.

Herritarren irisgarritasunaren inguruko eritxia jasotzeko, urriaren 20an Gaztetxokoan, parte-hartze foroa egin zan. Foro honetan herritarrek galdetegi batzuk bete ebezen. Galdetegi honeek egun horretan etorri ezin izan zinetenoi eta irisgarritasunaren inguruan proposamenak daukazuzenei helarazi gura deutsoguz.

Hurrengo esteketan 20ko foroan landutako galdetegiak eta aurkeztutako informazinoa jaso daikezue:

- Ibilbideen mapa eta fitxa (plano gainean gehien erabiltzen diren ibilbideak irudikatzea proposatzen da, gero identifikatutako ibilbide bakoitzeko fitxa bete behar da)
- Eraikuntzen fitxak.
- Garraioaren fitxa.
- Jardunaldiaren aurkezpena eta lan metodologia.

Interesa daukatenek balorazinoak eta ekarpenak fitxa honeen bitartez helarazi ahalko deuskuez (urriaren 31 baino lehen), fitxa honeek Udaletxe edo Kultur Etxean emonez.