Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak, HABE eta Bizkaiko euskaltegiekaz batera,
Euskara Eskura Txartela programa abian ipini dau
euskeraren irakaskuntza sustatzeko euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologauetan.
Euskara Eskura Txartela, Bizkaian erroldatutako pertsonentzako deskontu-bonua da. Horretarako, 2015-2016 ikasturtearen lehenengo deialdian, euskeraren A1, A2 edo B1 mailak gainditu behar izan dabez programari atxikitako euskaltegiren batean edo autoikaskuntzarako zentro homologauren batean.
Bonua garagarrilaren 1etik 22ra eskatu ahal izango da
www.bizkaia.eus/euskaratxartela web gunean.
Informazino gehiago:
www.bizkaia.eus