Albisteak

 
 
Gatikako Udalak, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako udalekaz batera, gazte planen barruan, GazteMub logotigoa diseinatzeko lehiaketa antolatu dabe, eskualdeko gazteriaren irudia sortzeko.

Ekimenaren helburua da “Alkarreraginezko komunikabideak sortzea eskualdeko gazteengana hurbiltzeko eta euren ardurak jaso dagiguzan. GazteMub osatzen dogun udalok eskualdeari zein antzemandako kezkei jagoken jarduera plangintza bateratua egitea. Azken baten, alkarregaz lan egitea gazteen asetasuna hobetzeko, bai persona mailan baita udal programekiko be."

Beharrak epearen barruan aurkeztu behar izango direz (maiatzaren 30era arte) posta elektronikoz ( gaztemub@gmail.com ) zein ohiko postaz.