Albisteak

 

Bazenekien gure etxeko zabor poltsaren %40, janari-hondar edo eta inausketako hondakin organikoek osatzen dutela? Bazenekien hondakin hauek oso onuragarriak direla zure lorategi edo eta orturako? Badakizu zer den konposta?

Uribe Butroe Mankomunitateak, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe y Meñaka udalerriek osatuta, etxeko konpostagailuak eskatzeko dirulaguntza eskatuko dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Konpostagailu hauetan, gure hondakin organiko guztiak sartuko ditugu eta aholku erraz eta xume batzuen bitartez, baita ikastaro teoriko-praktikoaren bidez, kalitatezko produktu bat lortuko dugu, ortuan edota lorategian erabiltzeko. Fruta eta barazki hondakinak jarri ditzakegu, ogi lehorra, prestatutako janari hondakinak, kafe-hondarrak edo eta arrautza eta fruitu sikuen oskolak.

Uribe Butroeko Mankomunitatea, hondakinak era jasangarrian kudeatzeko asmoz, auto-konpostaia, hau da norberak bere hondakinekin bere etxeko lorategi edo ortuan konpostaia egiteko, interesa duten pertsonen bila dabil.

Beraz, Konpostatzen ikasi nahi baduzu eta zure etxeko lorategi edo ortuan konpostagailu bat eduki, jar zaitez harremanetan zure udalarekin, ondoko telefonoan 94 615 12 01, zein posta elektronikoaren bidez sustapenak@gatika.eus edo aurrez-aurre Udaletxean bertan otsailaren 5 baino lehenago.

Dirulaguntza kopurua zehaztu ondoren, materiala banatuko da, eskari eta konpostagailu kopuruaren arabera. Eskariak konpostagailuak baino gehiago egongo balira, zozketa egingo litzateke.
Beste barik eta zure interesekoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.