Albisteak

 

 

Telefonica, A.B. konpania, zatika, Gatikako udalerriaren telekomunikazino sarearen barruan, zuntz optikoa zabaltzen hasi da.

Lehenengo ekinaldian, Luberrietaondo, Sertutxa, Garai, Ugarte eta Zurbano auzoak izango direz beharren helburu. Ondorioz, Obra Subkontratako (Bigarri Comunicaciones, A.M.) behargin taldea, auzoetatik ibiliko da, aitatutako beharrak egiten.

Beharren garapena azpian erantsitako dokumentuan ikusi leiteke.

* Oharra: Zuntz optiko zerbitzuaren kontratazinoa dala eta, GATIKAKO UDALAK EZ DAKI EZER. Horretarako zeuon telekomunikazino enpresagaz ipini beharko zarie harremanetan.