Albisteak

 

2016ko urtarrilaren 27an Gatikako Udalean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuran "Mesa Gatika” Industriako Hiri Lurzoruan kokatuta dauden eta MESAk aintzinean okupatu zituen lurren erabilera industriala ekipamendura aldatzea ahalbidetuko duen Gatikako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala hasikera batean onartzea erabaki zan.

Iragarkia Gatikako Udaleko Iragarki Taulan, Gatikako Udaleko web orrian, “Deia” eta “Correo” egunkarietan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta komunikazio medio hauetan argitaratzen den azken iragarkiaren egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita interesdunek dagozkien alegazio eta erreklamazioak egin ditzakete.

Interesdunek espedientea eta agiriak aztertu eta erreklamazioak ipini ditzakete Gatikako Udalean edo posta bidez Correos-eko Bulegoetan (Gatikako Udalari zuzendua), 2016eko otsailaren 5a eta martxoaren 10a bitartean.

Iragarkia ikusi (PDF 43KB)