Albisteak

 
 
Aspaldiko moduan, aurten bere Gatikak parte hartzen dau D bitamina (Aberastu bere heziketa!) euskerazko ereduan aurrematrikulazinoa egiteko kanpainan.

Ekimenaren helburua da lehen aldiz umeak eskolan matrikulauko dabezen gurasoak animetea D ereduan egiteko, euskerazko heziketaren irabaziak azpimarratuz.

Kanpaina 2016-2017 ikasturteko aurrematrikulazino sasoiagaz batera dator, eta Haur Hezkuntzan matrikulatzekotan dauzen 2-3 urteko umeei zuzenduta dago.

Izena emoteko epea zezeilaren 5era arte da (zezeilaren 4ra arte on-line egiten bada).

Matrikulazinoa on-line egin leiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web gunean.