Albisteak

 
 
Aurten bere, Bizkaiko Gurutze Gorriak martxan ipintzen dau zaurgarritasun egoeran dauden umeentzako jostailu barriak biltzeko kanpaina. Jostailuak egoera ekonomikoa dala eta, Gabonetan seme-alabei opariak ezin erosi ahal deutsezan familiei emongo jakez. Jostailuak Gatikako eta Bizkaia osoko familien artean banatuko direz.

Europar arautegiak eskatzen dauen moduan, jostailuak barriak izan behar direz; eta baita, ez sexistak eta ez belikoak bere,eta ahal dan neurrian, hezitzaileak.

Jostailuak Gatikako Kultur Etxean edo udal ludotekan batuko direz, abenduaren 15era arte.

Athletic Club Fundazioak bi sarrera oparitzen dauz San Mames zelaian jolastuko dan Bilbao AC-Lugo partidurako (abenduak 21).

Ekimen honen ganeko informazino guztia: www.eljugueteeducativo.com