Albisteak

 
Gatikak parte hartuko dau Euskaltzaleen Topaguneak proponidutako egitasmo barrian. Topagunea 1996. urtean sortutako euskara elkarteen federazinoa da, euskararen normalizazioa suspertzeko.

Egitasmoa 2015eko martxoan, Durangon, ipini zan martxan, herri euskaldunen datuak aztertu eta gero. Soziolinguistika estatistiken arabera, Euskadi mailan euskaldunen kopurua handitu egin da, eta %20-50 hiztun daukiezen herri gehiago dauz. Baina historikoki %80 baino euskaldun gehiago euki dauzen herriek, aldiz, atzerakada egin dabe



Adituen arabera hizkuntza gitxituak bizibarri arazoteko, ezinbestekoa da hizkuntza hori nagusi dan gune geografikoak eukitea. Leku horrei arnasguneak esaten jakez, biztanlek hizkuntza normaltasunez erabiltzeko aukera daukatelako, eta ondorioz, hizkuntzak "arnasa" hartzen dauelako. Beraz, Euskaltzaleen Topagunearen xedea da "arnasguneak" izan diren herrietan euskara darabilten biztanle kopurua eta lehen hizkuntza euskara daukaten biztanle kopurua handitzea.

Egitasmoa aurrera eroateko, Euskaltzaleen Topaguneak herri bi aukeratu dauz: Dima eta Gatika. Ekimena 2015eko irailetik 2016ko irailera egingo da, eta lau ekintza nagusi egingo direz:


          1. Sentsibilizazio tailerrak

          2. Gogoeta prozesu parte hartzaileak

          3. Euskararen kriseilua

          4. Guraso eta haurrentzako tailerrak