Urte guztietan moduan, garagarrileko udalekuetara izena emoteko epea zabalduten dau Gatikako Udalak. Honeek direz 2015eko udalekuen datu eta ezaugarri esanguratsuenak:
• Izena emoteko epea maiatzaren 18tik 29ra da.
• 125 plaza eskaintzen direz.
• Umeak 4 taldetan banatuta egongo direz. Talde bakotxak aldez aurretik ezarritako gehienezko plaza kopurua dauka: 1. TALDEA (30 plaza), 2. TALDEA (30 plaza), 3. TALDEA (30 plaza) eta 4. TALDEA (35 plaza).
• Tarifak BBK-ko 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakian ordaindu behar direz.
• Izena emoteko epearen barruan, Gatikako Kultur Etxera ekarri behar direz izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria.
• Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez.
• Plazak EZ direz ordenaren arabera emongo. Eskainitako plazak baino ume gehiago egon ezkeroan, lekuak zozketaren bidez emongo direz.
2015. Udalekuei buruzko informazino guztia Udalaren web gunean, jagokon atalean, topa leiteke: www.gatika.net