Albisteak

 

 

Gatikako Udalak behar-poltsa sortu gura dau etxeko laguntzaile modura behar egin gura daben pertsonakaz. Horretarako, “klinikako laguntzaileari” edo “etxeko laguntzaileari” jagokon titulua euki behar da.

Titulu horreetatik aparte, euskeraz berba egiten jakin behar da, eta baita ibilgailua eskura euki bere. Aldez aurretik behar mota honeetan izandako eskarmentua balorauo da. 

Beharkizun honeek betetan dabezan pertsonek, behar honetan jarduteko interesa euki ezkero, euren Curriculum Vitaea aurkeztu behar dabe udal bulegoetan ekitaldi honetako irailaren 30a baino lehenago.