Albisteak

 

 

Gatikako 2015eko udalekuetako A-1 taldean 6 plaza lotu direz libre. Ondorioz, Udalak, kanpoan lotu direzen umeen artean (edozein taldekoak) leku hoiek banatzea erabagi dau. Holan egingo dau banaketa:

1. Uribe Butroe Mankomunitatekoak diren umeak eta baita Gatikako Eskolako ikasleak bere (2 ume guztira), zuzenenan onartzen direz.

2. Beste 4 plazak, Uribe Butroe Mankomunitateko umeen eta Gatikako Eskolako ikasleen artean (nahiz eta mankomunidadekoak ez izan) zozketatuko direz.

Zozketa bagilaren 10ean (eguaztena), 19:00etan, eta Gatikako Udalean izango da. Ontzi batetik, parte hartuko daben umeen  izen guztiak (15 hautagai) banan bana atarako direz, eta 1etik 15erako zerrenda egingo da. Lehenegoak, Gatikako 2015eko udalekuetan sartuko direz. Baten batek bere lekua ez badau hartzen, zerrenda dagoen hurrengora pasatuko da.