Albisteak

 
 
Gatikako Udalak deialdi barria egiten dau Berbalagun  proiektuan parte hartzeko.

Berbalagun euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei.

Partaideek astean behin batzen direz, ordu batez, eta gustoko jarduerak egiten dabez: ibilaldiak, batzarrak tabernan, zaletasunak...

Berbalagunean parte hartzeko, beharrezkoa da gitxieneko euskara maila eukitea: 1.B (6.urratsa) mailatik aurrera.

Taldeak AEK-ko dinamizatzaile batek koordinatzen dauz.

Berbalagunean parte hartzeko, izena emon behar da epearen barruan (urtarrilaren 30era arte) Gatikako Kultur Etxean, zein Mungiako AEK Kinttopeko euskaltegian edo online (www.praktikatu.org).

El Berbalagun de Gatika está gestionado por AEK

 

Eskuorria (PDF)