Albisteak

 

 

Artepe udal-frontoia, kiroldegiko pista eta Larrate azpi bedar artifizialezko futbol zelaiaren erabilera eta jaien egutegia 2015. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2015. urteko jaiegunen egutegia eta 2015erako Bizkaiko Lurralde Historikoan Tokiko Festak ebazpenean ezagutzera emoten dan egutegira egokituko da.

Ondorioz, instalazino honeek itxita egongo direz data honeetan:

•  Jai-egunak: urtarrilaren 1a (Urteberri eguna), urtarrilaren 6a (Errege eguna), martiaren 19a (San Jose), apirilaren 2, 3 eta 6a (Aste Santua), apirilaren 25a (Gatikako jai nagusia), maiatzaren 1a (Langileen Eguna), garagarrilaren 25a (Santiago Apostolua) eta 31a (Loiolako San Inazio), urriaren 12a, zemendiaren 1a (Domu Santu eguna), abenduaren 6 eta 8a, eta abenduko gabonetako jaiak: 24, 25 eta 31. 
 
•  Oporrak: abuztu osoa.
   
 •  Beste egun batzuk: urtarrilaren 3, 4 eta 5a (bakarrik frontoia). 

Ganera, instalazino honeek herriaren beharrizanen arabera itxiko ahal izango direz beste egun batzuetan. 



 61/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2015. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena
 Ebazpena, 2014ko urriaren 14koa, Bizkaiko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako ordezkariena, 2015erako Bizkaiko Lurralde Historikoan Tokiko Festak izango diren egunak ezartzen dituena