Albisteak

 
 
Urte guztietan moduan, aurten bere Gatikako Udalak triki eta pandero ikastaroak proposetan dauz 2015-2016 ikasturterako. Honeek direz ikastaro bien ezaugarriak:


• Klaseak ordu erdikoak direz (30 min.).
• Ikasturtea 9 hilabetekoa da eta hiruhilekoetan bananduta dago.
• Prezioa hilabete bakotxari dagokio (hiruhilekoa ordaintzen da).
• Plazak mugatuta dagoz.
• Gitxienez Gatikan erroldatutako 6 lagunek emon behar dabe izena ikastaroak has daitezen.
• Triki klaseak banakakoak direz (6 ikaslek emon behar dabe izena).


Klaseak eguaztenean (triki) eta eguenean (pandero) izango direz, 17:00ak eta 20:00ak bitartean, eta Gaztetxokon. 

Maila bat baino gehiago eskaintzen direz, ikasleen adina eta ezagupenak kontutan hartuta. Honeek direz ikastaro (musika tresna) eta maila bakotxaren prezioak:


Prezioa
Triki Pandero
  • Hastapena (9-14 urte): 45,00€
  • Aurreratua (9-14 urte): 45,00€
  • Hastapenan (helduak): 45,00€
  • Aurreratua (helduak): 45,00€
  • Hastapena (6-8 urte): 9,50€
  • Aurreratua (6-8 urtes): 9,50€
  • Hastapena (9-14 urte): 9,50€
  • Aurreratua (9-14 urte): 9,50€
  • Hastapena (helduak): 9,50€
  • Aurreratua (helduak): 9,50€


Ikasleen adiraren ganean, 6-8 urteko umeei zuzendutako klaseak, 2009-2007 urteetan jaiotakoak direz; eta 9-14 urteko ikasleak 2006-2001 urteetan jaiotakoak. Bestalde, helduak 15 urtetik aurreko ikasleak direz.

Interesauta dagozan guztiek, izena Kultur Etxean emon behar dabe epearen barruan (irailaren 16ra arte).

 

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxean
   irailaren 16ra arte
.