Albisteak

 
 
2015-2016 ikasturteko Gatikako Berbalagun poriektura izena emoteko epea zabaltzen da. 

Berbalagun euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei.

Taldea eguen guztietan biltzen da, 19:00etan, eta Gaztetxokoan. Jarduera AEK-ko dinamizatzaile batek koordinatzen dau.

Berbalagunean parte hartzeko, izena emon behar da Gatikako Kultur Etxean, zein Mungiako AEK Kinttopeko euskaltegian edo online (www.praktikatu.org).

Gatikako Berbalaguna AEK-k kudeatzen dau.