Albisteak

 
 
Mungialdeko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, gazteen enplegugarritasuna sustatu gura dabe. Horretarako, Mungialdeko Gazte Enplegu Plana diseinau dabe, "Udal Gaztedi" programaren barruan.

Ekimen hau 18 eta 30 urte bitartekoentzako gazteei zuzenduta dago; erdi edo goi mailako lanbide heziketako edo unibertsidadeko tituloak euki behar dabez. Interesauta dagozanek izena Mungialdeko Behargintzan emon behar dabe urriaren 24a baino lehen.

Planak ikastaro batzuk eskainiko dauz azaroan eta abendua bitartean (ikusi eskuorria), eta praktikak eskualdeko enpresetan.

Informazino gehiago Mungialdeko Behargintzaren bulegotan (946156244), Gamiz bidea 32 kalean eta zenbakian.
 

Eskuorria (PDF)