Albisteak

 

Gatikak Berbalagun egitasmoagaz bat egiten dau: euskeraz egiteko pertsonak batzen dauzen ekimena. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei.

Partaideek astean behin batzen direz, ordu batez, eta gustoko jarduerak egiten dabez: ibilaldiak, batzarrak tabernan, zaletasunak...

Berbalagunean parte hartzeko, beharrezkoa da gitxieneko euskara maila eukitea: 1.B (6.urratsa) mailatik aurrera.

Taldeak AEK-ko dinamizatzaile batek koordinatzen dauz. 

Ekimen honen xedea da herritarrei hizkuntza honegaz bizitzeko aukera emotea eta euskeraren erabilera handitzea gizartean.

Gatikako Berbalaguna AEK-k kudeatzen dau.

Berbalagunean parte hartzeko, izena emon behar da epearen barruan (urriaren 24ra arte) Gatikako Kultur Etxean, zein Mungiako AEK Kinttopeko euskaltegian edo online (www.praktikatu.org).