Albisteak

 

Gatikako Udalak eta AEK-ak 3 ikastaro antolatu dabez euskara ikasteko 2014-2015 ikasturtean.


IKASTAROAK

1. Hastapen maila (2-3 urratsak)

• Ordutegia: 14:15-16:15 (6 edo 8 ordu astean)
• Lekua: Gaztetxokoa
• Prezioa: 373,80€ (ikasturte osoa)


2. 2. hizkuntza-eskakizuna (7-8-9 urratsak)

• Ordutegia: 19:00-21:00 (6 edo 8 ordu astean)
• Lekua: Ludoteka
• Prezioa: 442,00€ ((ikasturte osoa)


 3. EGA

• Ordutegia: Ikasleen arabera
• 4 ordu astean
• Prezioa: 231,40€ (ikasturte osoa)

* Ikastaro honeek AEK-k prestau eta kudeatzen dauz. Klaseak Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegiko irakasleek emongo dabez. 

Interesauta dagozen herritarrek izena Gatikako Kultur Etxean (946151250) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian (946744316) emon behar dabe epearen barruan (irailaren 25era arte).
Ikastaroek aurrera egiteko, gitxienez 7 ikasleko taldea osatu behar da.



DIRU-LAGUNTZA

Gatikako Udalak euskera ikasteko edozein ikastaroaren erdia diruz laguntzen dau (300€ arte). Diru-laguntza hartzeko, beharrezkoa da baldintza honeek betetzea:

1. Gatikan erroldatuta egotea.
2. Kurtsoaren amaieran asistentziaren (%75 gitxienez) ziurtagiria aurkeztea udaletxean.
3. Gatikako Kultur Etxean izena emotea.

 

Dokumentua (PDF)