Albisteak

 

Gatikako Udalak txakurren kanpaina ipiniko dau martxan. Kanpaina honetan hiru lerro nagusi landuko direz:

1. Txakurren korotzen bilketa sustatzeko jarduerak.
2. Txakurren udal errolda.
3. Txakur eta jabeak hezteko jardunaldia.

Korotzen bilketa sustatzea

Garai eta Sertutxa auzoetan txakurren korotzak batzeko 3 paperontzi ipiniko direz, honeek ondo seinalizauta egongo direz.



Clickar sobre la imagen para agrandarla

   

Udalak herritarren laguntza eskatzen dau:

Herrikideen ongizate eta gizalegetasunaren oinarriak errespetatzea eskatu gura deutsuegu, horregaitik txakurrak ateratzean, etxetik plastikozko poltsa txiki edo aldizkari zati bat hartu (ahalegin minimoa suposatzen dau) eta zuen txakurren korotzak batu eta zakarrontzira bota mesedez.

Gure herria garbi egon daiten eta herrikidetasuna bultzatu daigun, norberaren ohitura desegokiak aldatzen joan behar garez. Holan bere, txakurraren korotza batu ez dauen nornor ikusten badozu, errieta egin, ez euki lotsarik, denon artean hobetzen bait dogu gure herria.

Txakurren udal errolda

Erroldaren helburu nagusia herrian dagozen txakurren identifikazinoa eguneratua eta egokia dala bermatzea izango da.

Udal erroldan izena emoteko epea irailaren 29an hasi da eta era jarraian irekita egongo da. Izen emoteak Udaletxe edo Kultur Etxean egin daitekez, beti bere eskaera orria betez eta gitxieneko dokumentazinoa aurkeztuz, hurrengoa joko da minimotzat:

• Txakurraren Kartila Ofiziala.
• Jabearen NAN kopia bat.

Gura ezkero, txakurra barneratzen dauen asegurua bere ekar leiteke (bere egokitasuna aztertzeko) edota eraso edo salaketen informazinoa.

Txakurra inskribetan dabenei opari bat emongo jake.

 

Txakurrak eukitearen berbaldia

Txiki-Eder, Gatikan ezarritako txakurrentzako zerbitzu desbardinak eskaintzen dauzen enpresaren eskutik txakurrak eukitearen inguruko berbaldi irekia (onurak, betebeharrak, ezagutza minimoak) egingo da. Berbaldia irailaren 27an egingo da, Gaztetxokoan, eta goizeko 11:00tan.