Albisteak

 
2014ko udalekuetara izena emoteko epea amaitu eta gero (bagilaren 9an, astelehena), talde bakotxera izena emon daben umeen zerrenda ezagutzera emongo da. Zerrendetan datu honeek agertuko direz: ume bakotxaren izena eta abizenen inizialak, ipinitako zenbakia, eta Udalak ezarritako lehentasun ordena. Datuak Gatikako web gunean argitaratuko direz, eta Kultur Etxea be eskuragarri egongo direz.

Eskainitako plazak baino ume gehiago egon ezkeroan, lekuak zozketaren bidez emongo leitekez. Honeek izango leitekez zozketaren ezaugarriak:

• Talde bakotxeko zozketa bat egingo da (adina eta lehentasun ordenaren arabera). 
• Txartelak egongo direz ume bakotxari emon jakon zenbakiagaz.
• Udaleko idazkariak aukeratuko dauz itsumustuan udalekuetatik kanpo lotuko direzen umeak.
• Neba-arrebak alkarregaz gordeko direz.

Onartutako umeen zerrenda Udaletxeko ohar iragarki-taulan eta web gunean (www.gatika.net) argitaratuko direz.