Albisteak

 
Bagilaren 6an, bariku, 2014ko udalekuetara izena emoteko epea amaitu zan. Guztira 121 umek emon dabe izena: Gatikan erroldatutako 97 umek eta 25 beste herri batzuetakoek.

Honeek direz udalekuetara izena emon daben umeen zerrendak taldeen arabera ordenatuta:


1. taldea (2010-2009 jaiotako umeak)
2. taldea (2008-2007 jaiotako umeak)
3. taldea (2006-2005 jaiotako umeak)
4. taldea (2004-2001 jaiotako umeak)
Gatikan erroldatuta ez dagozen umeak (6 hilabete gitxienez)


Laister Gatikako udalekuetara joango diran umeen behin betiko zerrendak eta toketan jakozen taldeak argitaratuko direz.

* Zerrendak birpasatzea gomendatzen deutsegu gurasoei, ea azaldutako datuak ondo dauzen baieztatzeko. Zer edo zer gaizki ikusiz gero, berba egin Kultur Etxeagaz (946151250) ahalik eta arinen.