Albisteak

 

Gatikako Udalak herritarrak animau gura dauz 2013. urteko errenta aitorpena euskaraz egin daien. Zergatik?

• Osotasunean euskeraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dogulako gure hizkuntza.
• Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu garezelako euskerari jagokonean.
• Administrazinoagaz euskeraz aritzeko eskubidea eta beharra dogulako euskaldunok.
• Errenta aitorpena euskeraz eginez, administrazinoaren euskalduntzean be eragiten dogulako.

Errenta aitorpena modu askotan egin daikezu (autolikidazino proposamena berretsiz, era mekanizauan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…). Edozein modutan egiten dozula be, euskaraz egin daikezu.

Kanpaina hau UEMAk ipini dau abian.