Albisteak

 

Euskara ikastaroa Gatikan zemenditik bagilera, zerotik hasten diran ikasleentzat. Ikastaroa Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegiko irakasleek emongo dabe.

• Egunak: astelehena, martitzenak eta eguenak
• Ordutegia: 14:15-16:15
• Lekua: Gaztetxoko
• Prezioa: 363,00 € (ikastaro osoa)

* Gatikako Udalak euskera ikasteko edozein ikastaroaren erdia diruz laguntzen dau (300€ arte). Diru-laguntza hartzeko, beharrezkoa da baldintza honeek betetzea:

1. Gatikan erroldatuta egotea.
2. Kurtsoaren amaieran asistentziaren (%75 gitxienez) ziurtagiria aurkeztea udaletxean.
3. Gatikako Kultur Etxean izena emotea.

Interesauta dagozenek izena Gatikako Kultur Etxean edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian (946749089) emon leikie izena, zemendiaren 18ra arte.