Albisteak

 

 

Uribe Butroe eskualdean bizi diren gazteentzako lehenengo ideia lehiaketa martxan dago. Beraz, 15-29 urte bitarteko gazteek eurentzat interesgarria izan leikeen proiektua aurkezteko aukera eukiko dabe orain, taldeka edo bakarka.

Proiektua Uribe Butroeko eskualdean garatuko da, eta euskera, interkulturalidadea, bardintasuna partehartzea eta jasangarritasuna kontuan hartu beharko dabez. Gaiak honeek dira: etxebizitza, gizartekintza, partaidetza, mugikortasuna, enplegua eta balioetan oinarritutako heziketa.

Lehiaketa irabazten daben gazteek 1.000€-ko saria jasoko dabe, euren ekimena martxan jarri ahal izateko. Proposamenak aurkezteko akabuko eguna 2013ko bagilaren 7a da. Beraz, anima zaitez, gazte, eta bialdu zure ideaiak!

Antolatzaileak Arrietako, Bakioko, Fruizko, Gamiz-Fikako, Gatikako, Laukizko, Maruri-Jatabeko eta Mungiako Udalak; eta Bakioko, Gatikako eta Maruri-Jatabeko Kultur Etxeak izan dira, Mungiako Gaztezer eta Laukizko Udal liburutegiarekin batera. Informazio gehiago behar baldin baduzu, bertara jo gazte.

Lehiaketaren ezaugarriak:

• Adina: 15-29 urte
• Eskualdea: Uribe-Butroe
• Helburua: Eskualdeko gazteentzako interesgarria izan daitekene proiektu bat aurrera eroatea. 
• Aurkezteko epea: bagilak 7
• Saria: 1.000 € proposatzen dan jarduera egiteko.
 

Informazinoa


Jatabeko Udala
Erdigune 68
48112 Maruri-Jatabe
Tel.: 94 674 2253
E-mail: kulturetxea@gatika.net

• Aurkezteko epea: 
   bagilak 7 

 

PDF dokumentua