Albisteak

 

Gatikako Udalak hasiera emon deutse Gatika udalerriko Bake Epaile titular eta ordezko karguak betetzeko izpideei.

Botere Judizialaren Lege Organikoak bere 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko  3/1995 Araudiak ezartzen dabenagaz bat etorriz, Udalbatza Osoari dagokio bake-epailea aukeratzea, legez ezarritako baldintza guztiak betetzen dabezan eta holan eskatzen dabenen pertsonen artean.

Horretarako, hilabeteko epea irekitzen da iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dan egunetik zenbatzen hasita, kargu huts horreek bete gura dabezanek holan eska daien.

Karguok lau urteko eperako izendatuko dira, eta hautatuak izateko honako baldintza honeek bete behar dira:

  1. Naziotasun espainiarra eukitea.
  2. Adinez nagusia izatea.
  3. Botere Judizialaren Lege Organikoak bere 102., 302., 303. eta 389. artikuluetan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko  3/1995 Araudian aurreikusitako ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku-auzietako batean be sartuta ez egotea.

Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dabe Gatikako Udal Erregistroan, honako agiri hauekin batera:

  • NANaren fotokopia.
  • Ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku-auzietako batean sartuta ez dagoela adierazten duen aitorpena.
  • Curriculum Vitaea.

 Gatikako Udalaren iragarkia: Gatika udalerrian bake-epaile titularraren eta ordezkoaren lanpostua betetzeko deialdia.

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BAO. 103. zk. 2013, maiatzak 30. Osteguna)