Albisteak

 

Mungialdeko Behargintzak ikastaro batzuk aurkezten dauz 2013. urterako, Mungialdeko Enplegu Planaren barruan. Ikastaro honeen helburua da egoerarik txarrenean dauden kolektiboek jasaten daben langabezia murriztea eta, aldi berean, langabezian dagozen eta behar bila dabiltzan pertsonen kualifikazinoa hobetu edota egokitzea.

Ikastaroen katalogoa

Mekanizazio ekipoak ekipamendu elektrikoetarako

• Hartzaileak: ezintasun fisiko edo psikikoa duten Mungialdeko pertsonak
• Sartzeko profila: Ezintasunen bat duten langabetuak
• Iraupena: 100h

Instalazio automatizatuen muntaketa (etxebizita eta enpresetarako alarmak eta segurtasun-sistemak)
Profesionaltasun-egiaztagirien barruan sartzen da

• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
• Kualifikazio profesionala / Maila: ELE257_2 Behe-tentsioko instalazioak muntatu eta mantentzea.
• Sartzeko profila: Erdi mailako edota goi mailako LHII elektrizitate-elektronika tituludun edota arlo elektriko-elektronikoan esperientzia duten langabetuak.
• Iraupena: 90h

Jatetxe-Tabernetako oinarrizko lanei buruzko ikastaroa (hornidurak, edariak, arineko jatekoak)
Profesionaltasun-egiaztagirien barruan sartzen da

• Lanbide-arloa: Ostalaritza eta Turismoa.
• Kualifikazio profesionala / Maila: MF0258_1 Tabernako edari eta arineko jatekoak prestatzea eta zerbitzatzea.
• Sartzeko profila: Ostalaritzan lan egin nahi duten edota arlo horretan esperientzia duten langabetuak.
• Iraupena: 120h

Enpresako Gestio Integraleko sistemak (ERP)
Negozioetako sistema integratuetarako softwarea. Profesionaltasun-egiaztagirien barruan sartzen da

• Prestakuntza jarduera honek aukera ematen du enpresek euren negozioen gestiorako erabiltzen dituzten software desberdinak ezagutzeko
• Sartzeko profila: Arlo administratiboan goi-maila duten langabetuak, enpresa, marketing, ekonomia eta antzekoetan diplomatu eta lizentziatuak diren langabetuak. Enpresen gestioan lan-esperientzia duten pertsonak.
• Iraupena: 150h

Eraikinak zaharberritzeko ikastaroak – fatxada aireztatuen instalazioa

• Birziklatze profesionalerako prestakuntza jarduerak; eraikuntza arloan lan egiteko balio duen  Eraikuntzako Txartel Profesionala (ETP) eskuratzeko aukera dago.
• Sartzeko profila: Eraikuntza arloko langabetuak
• Iraupena: 180h

Nekazal-eremuen mantentze- eta gestio-lanetarako ikastaroa

• Sartzeko profila: nekazal munduari buruzko ezagupenak jaso nahi dituzten langabetuak.
• Iraupena: 110h

Informazino gehiago: www.mungialdeko-behargintza.com 

 

PDF katalogoa